Hemen zaude:

  • Hasiera

Hasiera

teraoeuta realizando un masaje de pierna Terapeuta realizando masaje de cuello

Fisioterapia: Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, fisioterapia “terapia-ariketak, beroa, hotza, argia, ura, masajeak eta elektrizitatea erabiliz egindako tratamenduaren artea eta zientzia” da (1986).

Fisioterapiaren Mundu Konfederazioak, bestalde, “baliabide fisikoak erabiliz, disfuntzio somatikoak eta organikoak dituzten edo osasun maila egokia izaten jarraitu nahi duten pertsonak sendatu, prebenitu eta egokitzeko metodoen, esku-hartzeen eta tekniken multzo” gisa definitu du.

Horrez gain, fisioterapiak barne hartzen ditu zenbait gaitasun fisiko neurtzeko hainbat proba ere, tartean inerbazioaren eta muskulu-indarraren kalte-maila neurtzeko eskuz egindako probak eta proba elektrikoak, gaitasun funtzionalak edo artikulazioen mugimenduen zabalera neurtzeko probak, baita bizitzeko gaitasuna zehazteko probak ere; horretaz aparte, garapena kontrolatzeko diagnosi-laguntza ere ematen dugu.

Erabiltzen ditugun teknika desberdinak patologia bakoitzari egokitzen egokitzen dira, gaixotasunaren arabera teknika bat edo beste bat aplikatuko da.

Hauek dira erabiltzen ditugun teknika desberdinak:

  • Lokomozio aparatua eta traumatologia: zaintiratuak, hausturak, ziatika, luxazioak, belauneko eta aldakako protesiak, etab...
  • Kirol arloko fisioterapia: lesioak
  • Arnasketa fisioterapia: epoc, bronkopneumonia, arnasteko ahalmena areagotzea.
  • Gernu eta eginkari inkontinentzia, gizonentzat zein emakumeentzat. pelbis zorua indartzea, erditzerako prestatzea, erditze aurretik zein ondoren, etab...
  • Otorrinolaringologia: bertigoak, etab...
  • Erreumatologia:erreuma artritisa, artrosia, espandiloartrosia, etab...
  • Neurologia: hemiplegiak, paraplegiak, esklerosi anizkoitza, etab...
  • Zirkulazio aparatua: edemak, mastektomiak, etab...

Clínica ANDRA MARI (Fisioterapia)

C/ Pontzi Zabala, 1 pasaje dcha.

48960 Galdakao

944 572 364 - 944 572 510

galdakao@bizkaifisios.com

Centro de Fisioterapia IGORRE

C/ Elexalde, 4

48140 Igorre

Tel y Fax: 946 315 508

bizkaifisios@telefonica.net